Abenduaren 1ean, herri maputxearen aldeko muralak hirugarren erasoa jasan zuen. Kaxerna Gaztetxeak berriro ere hau salatu du. Bertzetik, Kaxernako kideek erran digutenez, «Herriko Etxean sartutako mozioan murala bertan dagoen bitartean bere horretan mantentzea onartu zen nahiz eta UPNko zinegotzia kontra agertu. Marrichiweu!!».