Lesakako Zukgua prozesu eratzailekoek gabonetarako ekimenak antolatu dituzte. Abenduaren 30ean, azken 30 urteetako gazte mugimendua laburbiltzen duen "tximeletak" dokumentala erakutsi zuten Arranon eta urtarrilaren 5erako Zukgaua antolatu dute. Arratsaldeko 19:00tan gazte-zuku-poteoa, 21:30tan afaria Arranon eta 23:00tatik aintzinera kontzertuak izanen dira.