Arantzako zirkoa kantuan

Nerea ALTZURI 2013ko urtarrilaren 3a

Arantzako zirkoa ezaguna da, eta atal honetan, mendi itzuliaz aritu garenean behin baino gehiagotan aipatu dugu. Ba, orain, kantua ere badu. Izan ere, Gibelurdinek talde bizkaitarrak aurten kaleraturiko diskoan, hamarga­rren kantak “Arantzako Zirkoa” izena du.  Mendiak, auzoak, etxe izenak, herrita­rrak… ageri dira hitzetan. Taldeak, (batez ere bi kidek, Fredi Paia eta Katxo Larrazabalek) ongi aski ezagutzen dituzte herriko xokoak eta he­rriko lagunak. www.gibelurdinek.eu web atarian informazio gehiago aurki daiteke taldeari buruz.
 
Ea nozpait herrian bertan emanaldi bat eskeiniz, kanta hori ere gozatzen dugun!!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun