Pirinioetako usazaleen besta

Irune eta Itsaso 2013ko urtarrilaren 3a

Etxalarko usazaleak Aldudeko bilkura ondoko bazkarian. utzitako argazkia

Abenduaren 1ean Alduden izan zen Usazale guzien bilkura eta herriko usazale kuadrila bat, Sarakoekin batera, Aldudera joan zen. Han, he­rritik oinez joanda, usategiak eta hango parajeak ezagutu eta bertze usazaleekin sasoiko esperientziak konpartitzeko aukera izan zuten. Ondotik, Oteiza txerrikien ostatuan aperitiboa eta pintxoak das­tatu eta beraien establezimenduak ikusi zituzten. Gero, Sarako Ondareak sarezko tradizioaren inguruan egina duen erakusketa eta maketa ikusi eta Aldudeko plazako ostatuan ederki bazkaldu zuten 200 bat lagunek. Usategi guztien harrapaketa kopuruak erran zituen Piriniotako Usategien elkarteko lehendakaria den Henri Dutournier sarata­rrak eta boneta haundia eta ttikia ere jarri zieten gehien eta guttien harrapatu zutenei (Lanne eta Katagorena). Etxalar, ai­tzineko urteetan bezala, hirugarren izan zen.  La­nne: 1745; Napal: 1286; Etxalar: 1043; Oskix : 848; Lantabat: 662; Lekunberri: 480; Aldude: 453 Behorlegui: 104; Sara: 49 eta Katagorena: 44.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun