Antolatzaileak kontent azoka solidarioaren emaitzekin

Irune eta Itsaso 2013ko urtarrilaren 3a

Abenduaren 6, 8 eta 9an merkatu solidarioa egin zen organoa zaharberritzeko falta zen dirua atera nahian. Antolatzaileak hagitz kontent gelditu dira lortutako emai­tzarekin. Jendeak aunitz eman du, eta baita erosi ere. Eguraldi txarra zenez, Udalak Eskola Zaharrak utzi zituen merkatua egin ahal izateko. Abenduaren 9an egin zen bi saskien zozketa eta hauek dira zenbaki sarituak: lehenengo saria 1096 eta bigarrena 1361.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun