Urte bukaera mugitua izan dute Tantirumairu ikastolako ikasleek

Aitor AROTZENA 2013ko urtarrilaren 3a

Txondorra egiten, Euskararen Egunean, Bidasoko kontrol zentroan eta Ikaspilotan. Utzitako argazkiak

Asteotan ekintza interesgarri ugari burutu dituzte Tantirumairu ikastolako ikasleek. Alde batetik, Bidasoko izokina harrapaketa eta kontrolerako zentroa bisitatu zuten Alkaiagan. Bertze aldetik, Olentzerok piztu zuen txondorra bisitatu zuten, nola egiten eta nola mantentzen den ikasi eta ikasleek euren txondorrak eraiki zituzten. Feria egunean Tantirudenda antolatu zuten 5. eta 6. mailako ikasleek eta lortutako dirua GKE batera bideratuko dute. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi aunitz egin zituzten: dan­tzak, jokuak, herri kirolak, kantak... Ikaspilota topaketa abenduaren 12an ospatu zuten udal pilotalekuan Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako 5. eta 6. mailako ikasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun