Urteko azienda deklarazioa berritu nahi dutenek, Herriko Etxeko bulegoetatik pasa beharko dute urtarrilaren 11 baino lehen. Udalak jakinarazi du aurten ez dutela telefonoz abisatuko eta gogorarazi du agiriak berrituta edukitzea beharrezkoa dela PAC dirulaguntzak tramitatu ahal izateko. Beraz, deklarazioa egiten ez duenak ezingo du dirulaguntza hori eskatu.