Mendi Eguna ilbeltzaren 12an

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 3a

Urtarrilaren 12an Mendi Eguna ospatuko da eta seigarren urtez Santa Barbarako igoera ere eginen da. 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik goitiko hau­rren­tzat eskalada eginen da Ibardinen. 10:00etan aterako dira kiroldegitik. 14:00etatik 15:00e­tara Santa Barbarako Igoeran parte hartzeko dortsalak banatuko dituzte. 14:30ean oinez igo behar dutenak aterako dira, 14:45ean haurrentzako lasterketa eginen da eta 15:30­ean abiatuko da helduen lehenengo bikotea. Proba bukatuta, 18:30­ean partehartzaileendako berendua izanen da eta 19:00etan bidaia eta eskaladari buruzko proiekzioa izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun