Lesakako Zukgua prozesu eratzailekoek Eguberrietarako ekimenak antolatu dituzte. Abenduaren 30ean, azken 30 urteetako gazte mugimendua laburbiltzen duen Tximeletak dokumentala erakutsi zuten Arranon eta urtarrilaren 5erako Zukgaua antolatu dute.
Larunbat arratsaldeko 19:00tan gazte-zuku-poteoa eginen da, gazte bertsolariekin Atxaspitik abiatuta. 21:30ean afaria eginen da Arranon eta izen ematea ostatuan egin behar da, 12 euro ordainduta. 23:00tatik aintzinera kontzertuak eta besta izanen dira Arranon, Odolkiak ordainetan eta Ufestuek taldeekin.