Badira urte luzeetan bizirik jarraitzen duten usadioak. Horietako bat da beratarrek urteari amaiera emateko duten modua. Urteko azken egunean, haur, gazte eta helduak kalera irten eta kantuan aritzen dira. Aurten ere halaxe egin zuten eta jendetza bildu zen.
Haurrak goizean, ezkila doinuan, Glin Glan abestuz aritu ziren herrian barna. Eta beraien eskariek izan zuten saria, ez ziren esku hutsik etxeratu, usadioarekin jarraituz, goxokiak eta dirua botatzen baitzizkieten balkoietatik. Haurren ondotik, gazte eta helduen txanda izan zen. Iluntzean plazan elkartu eta artzai-andrez jantzita, diostesalbea abestuz ibili ziren herri osoan zehar. Ikusi argazkiak