23 olentzero plazaratu ziren Lesakako lehiaketara

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 26a

Añarrak talde irabazlea kantari. Juanjo Guerrero

Bertze 3 taldek lehiaketatik kanpoko jaialdian kantatu zuten

Ez ohiko eguraldi epelarekin Lesakan egin zen Olentzero eta jaiotza lehiaketan parte hartze handia izan zen. 23 Olentzero eta 6 jaiotza atera ziren plazara sarien bila. Horretaz aparte, lehiaketatik kanpo bertze hiru taldek kantatu zuten.

Ez ohiko eguraldi epelarekin Lesakan egin zen Olentzero eta jaiotza lehiaketan parte hartze handia izan zen. 23 Olentzero eta 6 jaiotza atera ziren plazara sarien bila. Horretaz aparte, lehiaketatik kanpo bertze hiru taldek kantatu zuten.

6 jaiotza atera ziren eta Irain 3. maila izan zen irabazle 10 urte artekoen kategorian eta Bianditz 11 urtetik goitikoan. Zerbitzuen Elkarteak hobekien kantatzen zuenari emandako 100 euroak ere azken talde honen­tzat izan ziren.

Olentzero lehiaketan, berriz, 23 talde plazaratu ziren kategoria ezberdinetan. 10 urte artekoetan 12 talde atera ziren eta Olentzero Basoan izan zen garaile; 11 eta 15 urte artekoen kategorian, jaio­tza lehiaketan ere irabazle izan ziren Bianditz taldeko neskak gailendu ziren eta 15 urtetik goitikoetan, Añarrak taldeak irabazi zuen lehen saria, baita Esparzarena eta Zerbitzuen Elkartearena. Horrela, arratsaldez bandarekin batera ateratzeko eskubidea irabazi zuen. Lehiaketaz kanpo ondotik egin zen jaialdian hiru taldek kantatu zuten.

Arratsaldean, talde irabazleaz gainera, Tantirumairu ikastolarena eta amnistiaren aldekoa ibili ziren karrikaz karrika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun