Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako Bortzirietako haur eta gazteen ipuin lehiaketako sariak banatu zituzten Berako liburutegian abenduaren 21ean.
A kategorian (3. eta 4. maila), Berako Labiaga ikastolako Martxel Artieda Arrietaren “Kalauzan besarkada”, Arantzako eskolako Leire Bereau Etxeberriaren “Olentzero eta lapurra” eta Labiagako Ane Otamendi Abril-en “Panpinak” ipuinak izan dira saridunak.
B kategorian (5. eta 6. maila), Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoko Kattalin Berasain Goiaren “Hizkuntzak”, Labiaga ikastolako Irati Ibarra Dagerreren “Pinpin eta Ponpox” eta Lesakako Tantirumairu ikastolako Garazi Migeltorena Mitxelenaren “Alaitz bere mundu magikoan sartuta” idazlanak saritu dituzte.
C kategorian, azkenik, (DBHko 1. eta 2. maila) , Berako Toki Ona institutuko Oihana Amoros Abregoren “Nik maite zaitut!”, Labiagako Asier Astiz Ribalta lesakarraren “Ttikia izan nahi zuen handia” eta Berako Jesusen Bihotzako Sandra Etxegarai Aldaberen “Jaten ez ziren frutak” saritu dituzte.