Euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko Sansilbestre lasterketa antolatu dute lehenengoz Bortzirietan. Urteko azken egunean, arratsaldeko 17:00etan hasiko da lasterketa eta 3,8 km egin beharko dira lasterka. Parte hartzeko asmoa dutenek aitzinetik izena emateko aukera dute Lesakako komertzioetan: Arrano, Izarra Okindegia, Iñaki Janaridenda, Oreka dietetika eta nutrizioa, Koxkila, Atxaspi, Ogi-Berri, Mendegia Harategia, Haizegoa edo Goizalde Janaridendan. Hala ere, dortsalak egunean bertan banatuko dira 16:00etatik 17:00etara Plazan bertan, 5 euroren truke.
Herriko Plazatik abiatuko dira, Ote kale alderuntz, eta herriari bi bira eman beharko zaizkio. Nahi izan ezkero, haurrek bira bakarra egin dezakete. Lasterketa erabat herrikoia izanen da, eta beraz ez da irabazlerik izanen, bakoitzak bere martxan egitea da helburua.Gehienbat kanpotik etorriko den jendearentzat, Mastegi futbol zelaiko aldageletan dutxatzeko aukera egonen da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketa egunean bertan boluntarioak beharko dituzte, horregatik zerrenda jarri dute Arranon lagundu nahi dutenek izena eman dezaten.