Dagoeneko behar ez duten liburu, diska, arropa, filma... eraman eta nahi dutenagatik trukatzeko aukera izanen dute haurrek Etxalarren. Haurrentzako truke azoka antolatu dute abenduaren 22an, larunbatean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara egonen da trukea egiteko aukera eta eguerdiko 12:00etan hamabitakoa ere eskainiko dute, pintxopotea. Hau ere dohainik, sosik gabeko azoka baita.