Ikaspilota topaketa egin dute eskualdeko ikastolek abenduaren 12an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 17a

Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako 5. eta 6. mailako ikasleak Ikaspilotan bildu ziren Lesakan. Utzitako argazkia

Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako 5. eta 6. mailako ikasleak bildu ziren

Eskualdeko Ikaspilota topaketa, abenduaren 12an ospatu zuten Lesakako udal pilotalekuan. Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako 5. eta 6. mailako ikasleak izan ziren parte hartu zutenak eta gazteek leporaino bete zuten kantxa. Ikasturte hasieran pilotaren inguruan landutakoari bukaera emateko ekitaldia izaten da topaketa hau.

Eskualdeko Ikaspilota topaketa, abenduaren 12an ospatu zuten Lesakako udal pilotalekuan. Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako 5. eta 6. mailako ikasleak izan ziren parte hartu zutenak eta gazteek leporaino bete zuten kantxa. Ikasturte hasieran pilotaren inguruan landutakoari bukaera emateko ekitaldia izaten da topaketa hau.

Ikasleak pilotalekuan antolatutako bortz jokoetatik pasa ziren eta pilota modalitate desberdinak landuz: palaz, eskuz eta zestaz. Gosaldu ondoren, kiniela egin eta sariak jaso zituzten. Primeran pasa zuten goiza!!!

Urte bukaera mugitua Tantirumairu ikastolan Azken aste hauetan bertze ekintza interesgarri ugari burutu dituzte Tantirumairu ikastolako ikasleek.

Alde batetik, azaroaren akabilan, Alkaiagan dagoen Bidasoko izokinen harrapaketa eta kontrolerako zentroa bisitatu zuten. Bertan, izokinen bizitzari buruzko xehetasun ugari azaldu zizkieten zentroko arduradunek.

Bertze aldetik, Olentzerok piztu zuen txondorra bisitatu zuten azaroaren 21ean. Lesakako Arrano Elkarteko kideen eskutik, txondorra nola egiten eta nola mantentzen den ikasi zuten. Ondoren, ikasleek, euren txondorrak eraiki zituzten.

Lesakako feri egunean “Tantirudenda” antolatu zuten 5. eta 6. mailako ikasleeek, etxetik ekarritako gozo eta bigarren eskuko jostailu eta abarrekin. Bertan lortutako dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde batera bideratuko dute.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, biharamunean ospatu zuten ekitaldi ugarirekin: dantzak, jokuak, herri kirolak, kantak.....

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun