Lesakan azienda katastroa berritzeko epea zabalik dago ilbeltzaren 11ra arte

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 14a

Interesatuek Herriko Etxeko bulegoetatik pasa beharko dute

Urteko azienda deklarazioa berritu nahi duenak, Herriko Etxeko bulegoetatik pasa beharko du. Udalak jakinarazi du aurten ez dutela telefonoz abisatuko eta gogorarazi du agiriak berrituta edukitzea beharrezkoa dela PAC dirulaguntzak eskatu ahal izateko.

Urteko azienda deklarazioa berritu nahi dutenek, Herriko Etxeko bulegoetatik pasa beharko dute urtarrilaren 11 baino lehen. Udalak jakinarazi du aurten ez dutela telefonoz abisatuko eta gogorarazi du agiriak berrituta edukitzea beharrezkoa dela PAC dirulaguntzak tramitatu ahal izateko. Beraz, deklarazioa egiten ez duenak ezingo du dirulaguntza hori eskatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun