Preso eta iheslariekin elkartasunean mus txapelketa jokatuko da asteburuan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 13a

Finala Ekaitza elkartean jokatuko da abenduaren 16an

Bortzirietako Herrirak Preso eta iheslariak etxera goiburupean mus txapelketa antolatu du. Kanporaketak abenduaren 14an izanen dira 23:00etatik aitzinera Berako Errekalde eta Katakun eta Arantzan abenduaren 15ean Ekaitzan. Finala, Ekaitza elkartean jokatuko da abenduaren 16an, lauetatik aitzinera.

Bortzirietako Herrirak Preso eta iheslariak etxera goiburupean mus txapelketa antolatu du. Kanporaketak abenduaren 14an izanen dira 23:00etatik aitzinera Berako Errekalde eta Katakun eta Arantzan abenduaren 15ean Ekaitzan. Finala, Ekaitza elkartean jokatuko da abenduaren 16an, arratsaldeko lauetatik aitzinera.

Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu partidak jokatu aitzinetik. Sariei dagokienez, txapeldunek  bi urdaiazpiko, bi gazta eta bi ardo botila irabaziko dituzte. Txapeldunordeek berriz, bi kiloko txuletak, bi gazta eta bi ardo botila eramanen dituzte etxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun