Mendi orientazio ikastaroa izanen da asteburuan Ekaitza elkartearen eskutik

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 13a

Larunbatean alderdi teorikoa eta igandean saio praktikoa eginen dituzte

Arantzako Ekaitza elkarteak, orientazio ikastaroa antolatu du lehenengoz. Larunbatean, 15:00etatik 19:00etara elkartean bertan teoria jorratuko dute. Igandean berriz, Iruñea ondoko Oltzan ikasitakoa praktikara eramanen dute 9:00etatik 16:00etara.

Behar den materiala mendi federaziotik ekarriko dute; hala ere, iparrorratza izanez gero, norberak berea eramateko aukera dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun