Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu ziren

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Finalistek ez ezik, alebin bitarteko parte hartzaile guziek sariak eskuratu zituzten. Aitor Arotzena

52 bikote aritu dira lehian

Bortzirietako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako zor­tzi finalak abenduaren 1ean jokatu ziren Berako Eztegaran. 
 
Aurrebenjamin edo ttikien mailan, Berako Gure Txokoako Adei Villa­mea eta Andde Maritorenak 18 eta 13 irabazi zieten Lesakako Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxeberriari.
 
Benjamin B mailan, Ekaitzako Beñat Andueza eta Gure Txokoako Unai Lluziak 18 eta 8 irabazi zieten Arkupeko Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuonari.
 
Benjamin A mailan, Gure Txokoako Iker Osuak eta Asier Latorrek 18 eta 17 irabazi zieten Txarutako Ibai Bailarena eta Xuban Iturregiri.
 
Alebin mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak  18 eta 17 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Asier Larralderi.
 
Infantil B mailan, Txarutako Ander Zelaieta eta Aimar Ariztegik 18 eta 4 irabazi zieten Arkupeko Mikel Galardi eta Gure Txokoako Oier Larretxeari.
 
Infantil A mailan, Oiartzungo Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriak 18 eta 7 irabazi zieten Sarako Aritz Lekuona eta Unai Iribarren-i
 
Kadeteetan, Igantziko Biltokiko Oian Canabal eta Gure Txokoako Ibai Ros-ek 18 eta 16 ira­bazi zieten Txarutako Enaitz Antso eta Ar­ku­peko Julen Palenzuelari. 
 
Jubeniletan, azkenik, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Oiarpeko Andoni Floresek 18 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Xabi Mendyri.
 
Guzira 52 bikote aritu dira txapelketa honetan, zortzi kategoriatan banatuak. Bortz herrietakoak ez ezik, Txaruta, Hondarribia, Oiar­tzun, Sara, Senpere, Urru­ña eta Donibane Lohizunekoak aritu dira. Sari banaketan, Bera eta Lesakako udal ordezkariekin batera, Jon Apezetxea Goizuetako pilotari profesionala eta Sebastian Oiartzabal Berako pilotari ohia izan ziren, bertzeak bertze. Urtarrilean banakakoaren txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun