Lesakako Beti Gazte elkarteak irteera antolatu dute, abenduaren 15erako. Goizeko 9:30etan egin dute hitzordua. Iruñara bisita kulturala eginen dute, Nafarroako hiriburuko katedralera bisita gidatua egin eta ondotik, Baluarten dagoen jaiotzen erakusketa ikusiko dute. Arratsaldeko 19:00etan izanen da itzulera ordua. Informazio gehiago eta inskripzioak egiteko 690 778 245 telefonora deitu behar da.