Beñaten aldeko elkartasun kontzertuak Kaxernan

Gazte Oihua 2012ko abenduaren 12a

Eskozian preso dagoen Beñat Atorrasagasti Lesakarraren aldeko elkartasun kon­tzertuak egin zituzten joan den abenduaren 1ean Berako Kaxerna gaztetxean Beñaten lagunek antolaturik Arra­tseko 10ak aldera, Xabier Silveira Beñaten lagun eta bertsolariak bi bertso bota ondotik, Estrikalla, Zuloak, Surfin Kaos eta Rat-Zinger-en doinuekin goza­tzeko aukera izan genuen eta besta luzatu egin zen Zumitrenko eta OK3Ne DJ-ekin. Jende andana bildu zen Ka­xernan elkartasun giro ederrean.Joan den azaroaren 17 Irunen egindako kontzertuekin eta bertze hauekin, Beñat lagunari elkartasuna adierazi nahi izan diete.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun