Taldekako XIV. bertsolari txapelketa jokatuko da

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Bortzirietako bertso eskolaren  XIV. Taldekako lehiaketa jokatuko da egunotan. Abenduaren 14an, or­tzirala, Berako Katakun 21:00etan Beratarrak (Julen, Patxi, Garaxi) Vs Baztango irabazlea. Abenduaren 21ean, or­tzirala, Lesa­ka­ko Atxas­pin 21:00e­tan Bigarren gaztaroa (Silve, Iban eta X. Maia) Vs Malerrekako irabazlea. Abenduaren 22an, larunbata, Lesakako Tele­boten 13:00­e­tan Humanistak (Te­rre, Maddiane eta Egoitz)  Vs Lasante (Erika, Josu, Tetxos). Arra­non bazkaldu ondotik (16:00etan) Bordakuk (Lopez atta-alabak eta Ioar) Vs Bardo Txapeldunak (Fdz Maritxalar anaiarrebak eta Mak). Zialdon 17:30ean  jokatuko da lehenengo finalerdia eta Haizeguan 19:00etan bigarrena. Finala Linddurrenbordan 20:30ean eta ondotik afaria. Otorduetarako izena emateko bortzibertso@gmail.com-en edo 618963011. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun