Dantza taldeak saioa eskainiko du 20. urteurrena ospatzeko

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Herriko dantza taldea San Migel eguneko emanaldian. TTIPI-TTAPA

Abesbatzarekin batera emanaldia eskainiko du elizan

Hogei urte bete ditu herriko dantza taldeak eta hori behar bezala ospatzeko ekitaldi berezia antolatu da abenduaren 22rako. Dantza taldeak eta Abesbatzak, bertze musikari eta laguntzaileekin batera emanaldi berezia eskainiko dute 20:00etatik aitzinera elizan paratuko den eszenaleku berezian. Saioaren ondotik, herriko produktuekin osatutako saskiaren zozketa eginen da. Dantza taldeko kideak egunotan ari dira saskiaren txartelak saltzen.  3-4 urterekin hasi eta helduak bitarte, 70 bat lagun biltzen dira dan­tza taldean. Ttikienek astero entsaiatzen dute eta helduak, gehien ­bat San Migeletako dan­tzak prestatzeko elkar­tzen dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun