Mus txapelketaren finala abenduaren 16an Ekaitzan

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Bortzirietako Herrirak Preso eta iheslariak etxera goiburupean mus txapelketa antolatu du. Kanporaketak abenduaren 14an, ortziralarekin jokatuko dira Berako Errekalden eta Katakun, Lesakako Arranon eta Igantziko Biltokin, 23:00etatik aitzinera eta Arantzako Ekaitza elkartean abenduaren 15ean, larunbatean. Finala, berriz, Ekaitza elkartean jokatuko da abenduaren 16an, igande arratsaldeko 4:00etatik aitzinera. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu partidak jokatu aitzinetik. Sariei dagokienez, txapeldunek 2 urdaiazpiko, 2 gazta eta 2 botila ardo irabaziko dituzte eta txapeldun ordeek, 2 kiloko txuletak, 2 gazta eta 2 botila ardo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun