Gutti gelditzen da urte honi aio errateko eta hortaz, ekimen batzuen aipamena eginen dugu.
Aitzineko alean aipatu bezala, ortziral honetan, abenduaren 14an, eskolako lagunek prestatu dituzten antzezlanak taularatuko dituzte. Hitzordua, arratsaldeko hiruretan eta eskolako jimnasioan izanen da. Gonbidapena herritar eta kanpotar guztiei luzatu diete eskolatik.
Bertzetik, abenduaren 24an eta 31an ohiko kalejirak izanen dira herrian barna. Eguberri bezpera, Olentzero, urte osoan esperoan egoten garen ikazkin maitea menditik herrira etorriko da opariz betea. Mari Domingi, bere neskalagunak lehentxeago gutun guziak hartuko ditu Olentzerori emateko. Bakoitzak jakinen du aurten txintxoa izan den ala ez… Ea zenbat opari eta zer ekartzen digun Olentzerok!! Bere harrera girotzeko, herriko haur, guraso eta gainerako herritarrak ere herrian barna kantuan ibiliko dira.
Bertzalde, Urtezahar ilunabarrean, kalejira, brindisa eta elkartasun zozketa eginen dira. Bi sari zozketatuko dira jendaurrean: herriko produktuekin osaturiko zarea; eta arantzako bildotxa. Boletoak salgai daude herriko ostatuetan euro batean.