Mendi orientazio ikastaroa antolatu du Ekaitza elkarteak

Nerea ALTZURI 2012ko abenduaren 12a

Larunbatean, alde teorikoa eta igandean saio praktikoa eginen dituzte

Ez da behin ere gisa honetako ikastaldirik egin herrian eta Ekai­tza Elkartearen eskutik, aste hondar honetan mendi orientazioaren in­guruko ikastaldia izanen da. Larunbatean, arratsaldeko hiruretatik zazpietara eta elkartean bertan teoria jorratuko dute. Igandean berriz, Iruñea ondoko Oltzan ikasitakoa praktikara eramanen dute eta goizeko 9etatik arra­tsaldeko lauretara han egonaldia eginen dute. Behar de materiala, mendi federaziotik eka­rriko dute; hala ere,  Ipa­rrorratza izanez gero, norberak berea eramateko aukera dago. 
 
Joan den asteartean izen emateko azken eguna izan zen. Hala ere, badaezpada, bi telefono emanen ditugu norbaitek informazio gehiago eskuratu nahi baldin badu: 647 75 91 40 edo 606 26 06 59.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun