Bazkidearen eguna izan zuten San Frantzisko egunean Larraburuan. Lehenik meza nagusia aurten hildako bazkideen alde eta 13:30ean 70 lagun baino gehiago bazkaltzera bildu ziren Larraburura. Bazkalondoan aurten 80 urte bete dituzten 6 kide omendu zituzten. Pello Apezetxea, Javier Indaburu, Juan Bautista Goienetxe, Teresa Ariztegi, Jaime Sanzberro eta Esther Bereau. Denei oroigarria eman zitzaien eta ederki pasa zuten eguna.