Zuzendaritza batzordea berritu dute merkatariek

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen eta zuzendaritza berria izendatu zuen. Rosa Lasaga, Bixkiak dendakoa da presidente berria. Berarekin batera Loli Antxordoki, Antxordoki estetika zentrukoa; Naiara Alberro, Intzuri Optikakoa; Sandra Legasa, Oreka Nu­trizio dendakoa eta Deñe Abuin, Ka­ttagorria dendakoa sartu dira zuzendaritza batzordean. Herrian, ber­tze hainbat lekutan bezalaxe, krisiaren eragina nabarmena dela diote «azken bi urteetan denda batzuk itxi edo jabez aldatu dira». «Elkartean egiten den lana garai zailei aurre egiteko tresna garrantzitsua dela» uste dute elkarteko kideek eta baikortasunez hartu dute bazkide berrien eto­rrera: Ttipi Ttapa Fundazioa, Urmendi autoeskola eta aholkularitza eta berriz ere ireki duten Osiña Moda eta Haizea Kafetegia.

Abenduaren 8ko tonbolan 40 sari inguru eman zituzten eta hilaren 10ean loteriako partizipazioak banatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun