Frankismo garaian gertatua ikertze aldera, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek hilerriko hobi komuna ireki eta indusketa lanak egin dituzte abenduko lehen asteburuan. Fusilatuen senitartekoak eta udaleko zinegotziak ere parte hartu dute zereginetan. Gerra Zibileko hilotzak zenbatu eta identifikatzeko helburua dute, Gerra Zibilak eta Frankismoak herrian eragindako kalteak zenbatu eta biktimei omenaldia eskaini nahi baitie Herriko Etxeak. 7 gorpuzkin aurkitu dituzte. Gehiago ere badirela diote, baina eremua ezin da gehiago aztertu. Omenaldi ekitaldia egin zitzaien abenduaren 6an.