Egur loteak

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Joan den urtean bezala aurten ere udala arduratuko da egur loteetarako arbolak bota, egu­rra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Izaten ahal da pista bazterrean uztea edo etxeko atariraino eramatea tokia baldin bada horretarako. Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro ordaindu beharko da. Intesatuek 012ra deitu eta lotea eskatu behar dute abenduaren 16a baino lehen honako datu hauek emanez: Izen abizenak, telefonoa eta lotea eraman behar den lekua.Loteak esleitu ondoren 012 bidez deituko zaie interesatuei ordainketa egiteko eta ondotik loteak banatuko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun