Mugalarreen hitzarmena larunbatean berrituko da

TTIPI-TTAPA 2012ko abenduaren 12a

Bera, Etxalar, Azkain, Biriatu, Urruña eta Sarako hautetsiek sinatuko dute

Bera, Etxalar, Azkain, Biriatu, Sara eta U­rruñako udalek bortz urtero berritzen duten fazerien edo mugalarreen hitzarmena sinatuko dute abenduaren 15ean, larunbatean 11:00etan Lizuniagan, Sara eta Bera arteko 36. mugarrian dagoen Mahai-harrian. Hitzarmen historiko honen bidez, herri hauetako lurrak, belagiak eta ura aprobetxatzeko eskubidea ematen diote elkarri, baita 2007ko hitzarmenetik, oihaneko suteetan  elkar laguntzeko bitartekoak paratu ere. 

Hitzarmen honekin, herri hauetako abeltzainen ardi eta zaldi aziendek eskubidea dute bertze herrietako bazkalekuak eta urak aprobetxatzeko. Hori bai, aziendek bere kabuz askatasunean joan beharko dute belagietara, hau da, abeltzainek beraiek ezin dituzte aziendak batetik bertzera eraman. Behi eta ahuntz aziendak, aldiz, ez daude hi­tzarmenean sartuak eta honelakoak topatuz gero, isuna jasotzen ahal dute jabeek. 

Larunbatean sinatutako hitzarmenak bortz urterako balioa duenez, 2017garren urtean izanen da hurrengo hitzordua Lizuniagan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun