2013. urtea Korrika urtea da. "Eman euskara elkarri" leloa Euskal Herri osoan barna zabalduko da martxoaren 14tik 24ra. Bortzirietan Korrikaren XVIII. edizioa aurkeztu eta antolatzeko asmoz Korrika batzordearen lehenengo bilera eginen da abenduaren 13an, ortzegunean. Beralandetan arratsaldeko 19:30ean izanen da. Antolatzaileek bilerara agertzeko deia luzatu diete herritarrei, herria ez dadin Korrikaren dinamikatik aparte gelditu.
Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu aurtengo edizioan. Esne Beltza taldeak egin du XVIII. edizioko abestia eta azaroaren 29an egin zuten abesti eta bideokliparen aurkezpen ofiziala. Hemen ikusgai.