N-121-A errepidetik Bera aldera, Zalaingo sarreran dagoen maputxeen muralak hirugarren erasoa jasan duela salatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak, «bandera espainiarrekin eta honen koloreekin margotua izan delarik».
Bere garaian murala margotzeko baimena Herriko Etxeak eman zien Gaztetxekoei, baina ondotik jakin da Nafarroako trafiko sailaren menean dagoela hau. Erasoa salatu eta irtenbideak bilatzeko abenduaren 11an, astearteko arratsaldeko 19:30ean hasiko den Herriko Etxeko plenoan mozio bat sartuko da.
Udal batzar honetara ez ezik, abenduaren 12an, asteazken arratsaldeko 7etan eginen den gaztetxeko bilerara ere agertzeko deia egin dute Gaztetxetik.