Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak guraso eskolaren bi saio antolatu ditu Beran. Abenduaren 12 eta 19an, datozen bi asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte, Beralandetan elkartuko dira. Oraingo eskoletan, Askagintzaren eskutik, komunikazioak drogen aferan duen garrantzia landuko dute.