Isidoro Fagoaga musika eskolakoek piano emanaldia eskainiko dute asteartean

Ttipi-Ttapa 2012ko abenduaren 10a

Arratsaldeko 17:30ean Musika Eskolako Areto Nagusian

Abenduaren 11n, asteartea, arratsaldeko 17:30etatik aitzinera, Berako musika eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dute. Musika Eskolako Areto Nagusian ikasturte hasieratik abendura arte ikasi dituzten piezak eskainiko dituzte ikasleek.

 

Bihar, abenduaren 11n, Berako musika eskolako piano ikasleek ikasturte hasieratik abendura arte ikasi dituzte piezak joko dituzte jendaurrean. Musika Eskolako Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30etan hasiko da piano entzunaldia. Interpretatuko dituzten abestien artean: Pintto edo Zorionak zuri abesti herrikoiak; Mozart, Beethoven... konposatzaile famatuen piezak; Gabon kantak... pieza ezagunak eta arrakastatsuak guztiak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun