Urriaren 12ko Pilarika egunean bezalaxe, Espainiako Konstituzio egunean ere Auzolanerako deia egin dute Lesakan. Jai egun arrotza delakoan antolatu du ekimena Lesakako Udalak.
Abenduaren 6an, ortzegunean, goizeko 9:00etan elkartuko dira Plaza Zaharrean. Plaza eta inguruak txukuntzeko helburua dute oraingoan. Udalak gosaria emanen die bertaratzen diren guztiei.