Ametsari tira ta tira, Gaztetxea herrira izenburupean Gaztetxearen aldeko ekitaldiak antolatu ditu Lesakako Gazte Asanbladak. Abenduaren 7an, arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko da besta. Arratsaldeko 19:30ean Atxaspitik abiatuko dira poteoan eta ondotik afaria izanen da. Afariaren ondoren, kontzertuen txanda. 23:30ean, ON taldeak Arranon joko du. 01:30ean berriz, Slektah STEPI eta Kenitra (Bad Sound System) taldeen txanda izanen da. Izen-ematea Arranon egin behar da, 10 euroren truke, abenduaren 5a, asteazkena baino lehen.