146 azienda plazaratu ziren Lesakako feria egun euritsuan

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 30a

Bi zezen eder ere plazaratu ziren. Aitor Arotzena

Aspinak abeltzain onenari emandako saria Berako Begibeltzenekobordako Joxean Igoak eskuratu zuen

Euria izan zen protagonista Lesakan azaroaren 29ko Bortzirietako azienda feria egunean. Halere, denera 146 azienda aurkeztu ziren ortzegun goizean Plaza Zaharra ingurura. Horietatik 108 zaltabereak ziren, tartean ponniak, pottokak eta monturakoak zirela, 35 behi, batzuk bere aretzearekin, 2 zezen eta ahari bakarra. (ikusi bideoa) Goizeko euriak eta haizearekinbakarren bat gibelera egin izanen bazuen ere, joan den urteko azienda kopuru berdintsua plazaratu zen. ikusi argazkiak

Euria izan zen protagonista Lesakan azaroaren 29ko Bortzirietako azienda feria egunean. Halere, denera 146 azienda aurkeztu ziren ortzegun goizean Plaza Zaharra ingurura. Horietatik 108 zaltabereak ziren, tartean ponniak, pottokak eta monturakoak zirela, 35 behi, batzuk bere aretzearekin, 2 zezen eta ahari bakarra. (ikusi bideoa) Goizeko euriak eta haizearekinbakarren bat gibelera egin izanen bazuen ere, joan den urteko azienda kopuru berdintsua plazaratu zen.  ikusi argazkiak

Haragitako behien kategorian lehnbiziko eta bigarren sariak, 190 eta 160 euro, Berako Begibeltzenekobordako Joxean Igoa Etxebesterentzat izan ziren eta hirugarrena, 100 euro, Lesakako Iriberriko Ion Muñoa Otxotekorentzat.

Suitzen kategorian, 190 euroko lehen saria eta 100 euroko hirugarrena, Lesakako Gillenbordako Francisco Javier Altzugarairen bi bururentzat izan ziren. Bigarren saria, berriz, 160 euro, Berako Begibeltzenekobordako Joxean Igoak eskuratu zuen. Gainera, aurten lehen aldiz, Nafarroako Pirenaika Elkarteak, Aspinak, abeltzain onenari saria eman dio eta hau ere Begibeltzenekobordakoarentzat izan da.

Zaldi aziendetan, 125 euroko lehen saria eta 50 euroko hirugarrena Iriberriko Jon Muñoarentzat izan ziren. Bigarren saria, 95 euro, Miguel Angel Etxegarai beratarrak eskuratu zuen. Joan den urtean bezala, pottoka, montura eta ponni onenak ere saritu ziren. Honela, Marisol Otxotekok 100 euro eskuratu zituen pottoka onenarengatik, Maribel Indak 80 euro bere montura behorrarengatik eta Jaime Etxegarai beratarrak 70 euro ponni onena plazaratzeagatik.

Aharietan, buru bakarra aurkeztu zuen Maria Soledad Etxepare lesakarrak eta beretzat izan zen 50 euroko saria.

Baina azienda feriaz gain, Lesakako karrikek salmenta postuez gainezka egin zuten. Tantirumairuko ikasleen Tantirudenda Eskolttikiko arkupeen babesean paratu zen aurten ere eta eskulangileek Alondigako eta Herriko Etxeko arkupetan aterpetu ziren. Plazan, herri kirol saioa izan zen Larretxeatarren eskutik. Txinga eramaten Euskal Herriko txapeldun den Xanta Souza herritarra eta arpanan txapeldunak diren Nerea Sorondo eta Amaia Garcia beratarrak ere aritu ziren proba ezberdinetan. Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariak kantari aritu ziren kioskotik, presoen senide eta lagunek hauen eskubideen aldeko elkarretaratzea ixilean egiten zuten bitartean.

 

Ajoarriero lehiaketa

Lesakan egun handia ortzegunekoa izan bazen ere, asteazkenean ere izan ziren zenbait ekitaldi. Nagusiena, Beti Gazte elkarteak antolatzen duen ajoarriero lehiaketa. Guzira 12 bikote bildu ziren Beheko Plazan, horietatik 5 Bortzirietako Gorriak peñarenak, eta bertzeak, Arransurde, Bakailu Kuisine, Irain Guraso Elkartea, Irungo Mendizaleak, Euskal Artzainak Ameriketan, Bittiria peña eta Lesakako Zerbitzuen Elkartetakoak.

Ez zuen lan erraza izan Felixa Taberna, Maria Jesus Errazkin, Maria Jesus Portu, Pepi Zubillaga, Agustin Arriola, Juan Fermin Mitxelena eta Kotte Iantzik osatutako epaimahaiak, baina azkenean eman zuten erabakia. Lehenbiziko saria, Bortzirietako Gorriak taldeko Mertxe Etxepare eta David Galarza apezarentzat izan zen; bigarrena, Bittiria peñako Vicente Seisdedos eta Jexux Etxeparerentzat eta hirugarrena Arransurdeko Jabier Legas aeta Imanol Lopezentzat. Irabazleek, Jose Luis Sunsundegi Beti Gazte elkarteko presidentearen eta Peio Etxabide alkatearen eskutik hartu zituzten sariak.

Musika ere izan zen Beheko Plaza inguruan. Trikitilari eta panderojoleek alde batetik eta Musika Eskolako ikasleek bertzetik, beraien kalejirak egin zituzten, baina euriaren ondorioz, ohi baino laburragoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun