Bortzirietako Euskara Mankomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatu, ikasleen ahalegina saritu eta euren motibazioa indartzeko, Bortzirietako Euskaltegiko ikasleen artean bi sari zozketatu zituen, bata urte osorako matrikula, eta bertzea telefono eramangarria euskara ikasteko kxo! aplikazioarekin. bi ikasle hauek izan dira sarituak: Daiana Dácosta Sousa, lehenbiziko urratseko ikaslea, eta Joxerra Martin Retegi, autoikaskuntzako eta goi urratseko ikaslea.
Bortzirietako Euskaltegian euskara ikasteko taldeak abian direla urriaz geroztik, eta aukera bada urte berriarekin euskaltegian hasteko, otsailean berriz ere izena emateko aukera irekiko baita. Horrez gain, urte berriarekin EGA ikastaroa eskaintzeko asmoa du Bortzirietako Euskaltegiak. Interesatuek 948 637796 telefonora deitzen ahal dute informazio gehiago galdetzeko.