Su egur loteak etxera eramateko erraztasunak emanen ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 29a

5 toneladako loteak 200 eurotan

Aitzineko urtean bezala udala arduratuko da arbolak bota, egurra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro ordaindu beharko da. Intesatuek 012 deitu eta euren datuak eman beharko dituzte abenduaren 16a baino lehen.

Aitzineko urtean bezala udala arduratuko da arbolak bota, egurra atera eta eskatzaileak nahi duen tokiraino garraiatzeaz. Izaten ahal da pista bazterrean uztea edo etxeko atariraino eramatea tokia baldin bada horretarako. Loteak 5 Tonakoak izanen dira eta 200 euro ordaindu beharko da. Intesatuek 012 deitu eta lotea eskatu behar dute abenduaren 16a baino lehen honako datu hauek emanez: Izen abizenak, telefonoa eta lotea eraman behar den lekua.Loteak esleitu ondoren 012 bidez deituko zaie interesatuei ordainketa egiteko eta ondotik loteak banatuko dira.

Marisol Tabernak, sinatutako bando batean adierazten denez, herritarrek egur lote hauek probexteko hartutako neurria da.  Herritarrek su egurretarako loteak ateri eta etxera garraiatzeko zailtasunak dituztela ikusi baitzuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun