Trafikoa hobetu asmoz hainbat aldaketa egin ditu Udalak

Joxean ORTEGA 2012ko azaroaren 28a

Aldaketak egin dira eta orain zenbait ohitura aldatu beharko dira. Joxean ORTEGA

Orain herritarren txanda da, seinaleak eta, batez ere, gainerakoak errespetatuz

Herrian trafikoa hobetzeko asmoz egin nahi zituen aldaketa guztiak gauzatuta ditu Udalak: zebrabidea koxkarekin, abiadura seinaleak, Eman Bidea eta Stop seinaleak, ispiluak, Elbarrientzat Aparkalekuak eta Aparkatzea Debekatuta ikurrak eta botikaren pareko biribilgunea.
 
Orain herritarron txan­da da: seinaleak ­errespetatuz eta batez ere, gainerakoak erres­petatuz. Udalak herriko trafikoa lasaia eta guztiontzat egokia izan dadin, herritarron lagun­tza eskatzen du. Informazioa etxeetara bidaliko da eta bandoa betiko lekuetan paratuko da. Arauak errespeta­tzea ere eskatzen dute, herriko edozein lekutan ez aparkatzearena batez ere: debekatutako eremuetan, espaloietan, elbarrientzat diren aparkalekuetan... batez ere kontuan har­tzen badugu herri erdian dagoen aparkaleku ederra gehienetan hu­tsik dagoela, argazkian ikusten den bezala.
 
Ohiturak aldatzeko denbora pixka bat behar denez, Udalak bandoa argitaratu eta gero, hilabete bateko epea emanen du arauak errespetatzen ikasten joateko. Hilabete hori pasata, Foru Polizia jakinaren gainean paratuko du eta honek behar diren neurriak hartuko ditu.
 
Bizikidetza garran­tzitsua delako gurea bezalako herri ttikietan, ahalegin berezia eginen dugu denon artean!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun