Abendua iristen denerako, urtero bezala aurten ere jo eta ke ari dira antzerkiak prestatzen. Bost antzezlan izango dira: Haur Hezkuntzakoa; Lehen Hezkuntzan 1go, 2., eta 3.ziklokoak bana eginen dute eta. DBHkoek ere berea eginen dute.
Aurten emanaldia, abenduaren 14an, ortziralean, arratsaldeko hiruretan eta eskolako jimnasioan izanen da. Herritar guztiak eta kanpotarrak ere gonbidatuak zaudete.