Baratze ekologikoa egiteko asmoa dute eskolan

Nerea ALTZURI 2012ko azaroaren 28a

Azaroaren 8an, haizego ukituarekin eta giro ezin hobean, eskolako ikasle eta irakasleek Mendialdeko Anttoniren baratzea bisitatu zuten. Anttonik, bertze kontuen artean, baratzea antolatzeko gomendioak

Udaletxeak utzitako lur eremuan egitasmo hori gauzatzeko helburua dute

Eskolan baratze ekologikoa  antolatzeko lehen pausuak eman dituzte.  Egitasmo hau ai­tzinera eramateko, udaletxeak frontoi azpiko aldean lur eremu bat u­tzi dio eskolari eta lau irakaslez osaturiko lan taldea ere osatu da. Proiektu amankomun baten inguruan ikasgai ezberdinetako edukiak lantzeko baratzea toki egokia dela uste dute irakasleek . Baratze batean aitzinera  eramaten diren hainbat jarduera eta  haurrek izaten dituzten esperien­tziak, gela barruan ezin dira landu eta  haurrek “eginez” ikasten dute irakasleen ustez, azken finean, ekintza parez pare dutelako. Irakaste-ikaste prozesuan oina­rrizko gaitasunak lan­tzen direla uste dute. Bidenabar, herrian bara­tzea egiteko ohitura hau ez galtzeko ttikitatik hezi behar da eta bide beretik, ikasleen eta naturaren arteko harremanak sendotzen dira: biodibertsitatea, ekosistemak, oinarrizko ekologia… eta abar landuz. 
 
Konposta, zuhaitz landareen mintegia eta metereologia gunea ere egiteko intentzioa dute.
 
Gurasoen laguntza ezinbertzekoa dutela adierazi digute eskolatik eta prest agertu omen  dira lanerako. Berriki bilera bat deitu zuten honetaz solasteko.
 
Zerrakura egin, lurra moldatu, gorotza eka­rri, tresneria gordetzeko etxola egin, ura ekar­tzeko modua aztertu, eta udan baratzearen jarraipena eginen dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun