Azaroaren 10ean ospatu zen II.gastronomia lehiaketa usazaleen etxolan. 10 jatetxek hartu zuten parte: Ameztia, Casino, Churrut, Donamariako Benta, El Trujal, Elutsa, Herriko Ostatua, Benta Etxalar, Venta Juan Simon, Posada de Oitz eta Olhabidea. Iruñeko El Trujal jatetxeak irabazi du Urrezko paleta, hezurrak kenduak zituen usoak eta onddo gordinekin lagundua aurkeztu zuen. Bigarren Etxalarko Herriko Ostatua gelditu zen. Berrikuntza saria Sarako Olhabidea jatetxearentzat izan zen.