87 dozena uso harrapatuta akautu da Usategietako sasoia

Irune eta Itsaso 2012ko azaroaren 28a

Azaroaren 17an egin zuten usazaleek sasoi bukaerako besta. Laura ELIZAGOIEN

Bisita gidatuen balorazio positiboa ere egin dute

Sasoia bukatu da eta azaroaren 17an egin zuten usazaleek sasoi hondarreko besta. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren eta giro ede­rrean joan zen eguna. Sareetan 87 dozena uso harrapatu dituzte, iaz baino 5 dozena gehiago. 
 
Bisita gidatuetan, aldiz, 176 lagun ibili dira aurten, iaz baino gutiago. Hala ere, balorazio ona egiten dute, asteburu guztietan euria egin zuela kontuan hartuz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun