Erretiratuen Eguna ospatu zuen San Fermin elkarteak

Aitor AROTZENA 2012ko azaroaren 28a

Aitor AROTZENA

San Fermin elkarteak antolatutako Jubilatuen Eguna ospatu zen joan den or­tziralean eta aurten 85 urte bete dituzten bazkideak eta Urrezko Ezteiak ospa­tzen dituzten senar-emazteak omentzeko aprobetxatu zuten. Meza ondotik, Aurreskua dantzatu zien Iker Taintak omenduei plazan. Ondotik, bazkaria izan zuten frontoian eta bazkalondoan, San Fermin elkarteak urtean zehar antolatutako txapelketetako sariak banatu zituzten eta dantzaldia izan zen Xalbador Madariaga akordeolariaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun