Landazelaietako txondorra piztu du Olentzerok

Aitor AROTZENA 2012ko azaroaren 28a

Aitor AROTZENA

Eguraldi euritsuari aurre eginez, auzolanean egindako ikatz txondorra piztu zuen Olentzerok azaroaren 18an Landazelaian. Aitzinetik, Olentzero, txistulariekin batera, Eskol-Ttikitik txondorrera joan zen kalejiran. Txondor inguruan, guar­dasolak hartuta, jendetza bildua zen, ekitaldia ikusteko asmoz. Musika, txalaparta eta bertso doinuak ere aditu ziren. 25. urteurrena ospatzen ari den Arrano elkartearen helburua, olentzero egunerako bertan egindako ikatza izatea da. Gidari lana egin duen Andoni Etxenikeren eta auzolanean aritu diren gainerakoen lana eskertu nahi izan du Arranok. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun