‘Errepresioa ez da bidea’ lemapean manifestazioa eginen da igandean

Aitor AROTZENA 2012ko azaroaren 28a

Atxiloketen aurrean konponbide garaia dela azpimarratuko da

‘Errepresioa ez da bidea’. ‘Euroagindurik ez!’. ‘Konponbide garaia da’ lemapean manifestazioa deitu dute abenduaren 2rako. Hi­tzordua igandea arra­tsaldeko 6etan izanen da Plaza Zaharrean.
 
Azaroaren 20an He­rriko Etxean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, «Lesakako he­rrian, azken hilabeteotan, bertze bi atzaparkada errepresibo jasan ditugu. Estatu espainiar zein frantsesak, he­rri honetan zabaldu den ario politiko berriari en­tzungor eginez, bertze bi lesakarren aurka egin dute, herri ttiki honetako errepresaliatuen ze­rrenda berez luzea are gehiago luzatuz».
 
Beñat Atorrasagasti Eskozian atxilotu zuten uztailean eta edozein unetan espainiaratu eta frantziaratu dezakeen euroagindu eskari bati aurre egin behar dio. Berrikiago Joseba Iturbide ere atxilotu dute frantziar estatuan. Age­rraldian aipatu zutenez, «Ipar Euskal Herrian gehiengo zabal batek Euskal Herriaren aitortza ins­tituzionalaren alde egin duen honetan, Parisek makilaren errezeta zaharrarekin jarrai­tzea deliberatu du».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun