Cederna-Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirik-ek antolatutako ekimena da. Norbere negozioa martxan jarri berri duten ekintzaileak eta negozioa finkatze bidean dutenak elkartu nahi dituzte, beraien artean harremanak sortu eta esperientziak eta ikuspuntuak trukatzeko asmoz. Hitzordua 09:00etatik 15:00etara izanen da, Cederna Garalur Elkarteak Lesakan duen enpresentzako zerbitzu-zentroan.
Aipatu Kedada foro irekia da, ez soilik enpresentzat, baita Nafarroako mendialdeko enpresa-ehunarentzat eta enpresa-ekimena sustatzen duten erakundeentzat ere: tokiko nahiz eskualdeko agintariak, landa-garapeneko taldeak, turismo-partzuergoak edo prestakuntza-zentroak; hori guztia, antolatu diren saioetan eta tailerretan parte-hartze aktiboaren eta ekimentsuaren bidez egin nahi da. Astearteko ekintzaileen kedada, Cederna-Garalur Elkarteak 2013rako egituratu duen enpresak finkatzeko sostengu-plana aurkezteko baliatuko dute. Plan horren barnean tutoretza- eta jarraipen pertsonalizatuko programa bat landuko da, jardunaldian jaso diren 4 alderditan: estrategia, ekonomiaren kudeaketa, marketina eta merkaturatzea.