Azken urteetako ohiturari eutsiz, Bortzirietako mus txapelketa antolatu du Bortzirietako Gorriak Osasunazaleen peñak. Datozen asteburuetan bortz herrietan jokatuko dira herriz herriko txapelketak eta abenduaren 25ean, Eguberri egunezm finalak jokatuko dituzte Lesakako Koxkila ostatuan.
Txapelketa larunbat honetan, azaroaren 24an, abiatuko da leku berean. Lesakako Koxkilan dute hitzordua 23:00etan.
Azaroaren 30ean, ordu berean, Berako Errekalden jokatuko da txapelketa; abenduaren 7an, 23:00etan Etxalarko Herriko Ostatuan; abenduaren 14an, 23:00etan Arantzako Pabloenean eta abenduaren 21ean, 22:30ean Igantziko Allinean. Guzietan, bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du izen ematearen truke.
Aipatu bezala, finala abenduaren 25ean, 18:00etatik aitzinera jokatuko da Lesakako Koxkilan.